Skolastika eta Komikiak

Gure etengabeko ibilbide pedagogikoan komikigintza, oro har, eta euskal eta emakumeen komikigintza aztertzea eta teorizatzea mugarri bat izan da.
komikiak gero eta leku handiagoa hartu du gure artean, ikusizko material pedagogiko berri eta erakargarriak garatzeko tresna eraginkorra delako. Bizkor ikusi, irakurri eta norbereganatzen erraza denez gero, komikia erakargarria izaten da gazteentzat, eta horrenbestez, beraiekin erabiltzeko moduko baliabidea.

Lan honetarako ezinbestekoa zen SKOLASTIKA  KOMIKTEKA, emakumeen komikiak gordetzen duen libututegia sortzea, egunean ehundaka mundo osoko komikiak elkartzen duena. Komiki guzti hoietaz baliatzen gara gure proposamenak egin ditzakegun.

Hiltzaldiak

Hauek dira komikigintzaren inguruan landu ditugun hitzaldiak. Ordu biko hitzaldiak dira eta guztiek dagokien bibliografía daukate fotokopiatuta  banatzeko. Guztietarako proiektorea beharko litzateke.

  • Begiradak komikietan
  • Emakumeak eta komikigintza
  • Persepolis eta gero
  • Euskal emakume komikigileen historia
  • Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza
  • Emakumeenganako indarkeriak komikietan
  • Komiki femenino ala feministak?
  • Komikiak: istorioak, marrak edo koloreak baino gehiago

Gazteentzako Ekitaldiak

(50-90 minutuko saioak) Haien eskoletara eramateko hiru proposamen antolatu dugu.

BEGIRADAK KOMIKIETAN  (power-point)
Komikia bide bikaina izan liteke jendartean sortzen eta trasmititzen diren begirada ezberdinak detektatzen, lehenago, eta ezberdintzen ikasten hasteko; hau da, nola begiratzen dugun eta norantz begiratzen dugun, gogoeta hori nahitaezkoa delako banakako begirada nahiz begirada kolektiboa aldatzeko.  Beraz, saio teoriko-praktikoa proposatzen dugu. Teorikoa hiru begirada mota teorizatuko ditugulako: begirada sexista, begirada misoginoa eta begirada feminista, alegia. Haien ezaugarriak irakatsiko dira. Praktikoa, komikigintzatik hartutako irudien bitartez erakutsiko direlako.
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAK KOMIKIETAN (powert point)
Gure ustetan, premiazkoa da material pedagogiko berriak eskaintzea emakumeoi esleitzen zaizkigun irudien eta jasaten ditugun tratu txarren arrazoiak eta horien inguruko diskurtsuak ulertzen laguntzeko. komikiak bide bikaina izan daitezke emakumeen aurkako indarkeriaz ohartarazteko eta errealitate horrekiko sentsibilizazioa sortzeko. Beraz, saio teoriko-praktikoa proposatzen dugu. Teorikoa, lau indarkeria mota teorizatuko ditugulako: ahozkoa, fisikoa, psikologikoa eta sinbolikoa. Haien ezaugarriak irakatsiko dira. Praktikoa, komikigintzatik hartutako irudien bitartez erakutsiko direlako.

KOMIKI BELTZAK
Ekitaldi honen bitartez beltza koloreak komikigintzan dituen erabilera eta emaitza ezberdin eta anitzak hurbildu  ditugu. Honetarako, komiki-genero ezberdinetatik hartutako irudien bitartez, marrak, oreak, itzalak, giroak, binetak, adierazpenak, trazuak… moduko hitzak eta esanahiak irakatsiko dira, gaurko komikiak hobeto ulertzekoedo sortzeko tresna teoriko eta praktikoak erraztuz.
Azken 15 minutuetan lau aukera emango zaie, hautatu ondoren praktika bat egin dezaten, bukatutakoan komentatuko dena.

Komiki Ikastaroak

KOMIKIAK, BEGIRADAK ETA EMAKUMEAK
Komikiek gero eta leku handiagoa hartu dute gure artean. Bizkor ikusi, irakurri eta norbereganatzen erraza direnez gero, komikiak erakargarriak izan daitezke gazteentzat. Gainera, komikien ezaugarriei esker, posible da abstraktu diren hainbat kontzeptu garrantzitsu islatzea: generoa, begiradak, objetu subjetu bilakatzeko ibilbideak… Bide batez,  komikiak ezagutzeko, irakurtzeko eta gozatzeko tresna teorikoak eskeiniko dira ere.

EMAKUMEEN KOMIKIGINTZA
Emakumeen presentzia etengabea izan da komikigintzan. Objetuak izateaz gain emakumeek irudiak, aldizkariak edo Persepolis moduko komiki bikainak sortu dituzte, Mundu osoan zehar eta baita Euskal Herrian ere. Marjane Satrapi, Trina Robbins, Nuria Pompeia, Amparo Acarregi, Julie Doucet, Consuelo Gil Roesset, Asun Balzola, Alison Bechdel…egileen lanak ezagutzeko eta ulertzeko ikastaro teoriko-praktikoa dugu hau.

Komiki Erakusketak

Skolastikak sortutako bi erakusketek  helburua bikoitza dute: aspaldian lantzen ditugun gaiak formatu berri eta originalean hurbiltzea, eta emakumeen komikiak erakusteko parada sortzea. Guzti hau helburu, hainbat panel, 2 minutatako bideo musikatua, egile batzuren lan originalak, kartelak eta 80-90 hamarkadetako komiki originalak erakusten dira. Gehigarri moduan, emakumeen komiki gida eta,  gai bakoitzari buruzko erakusketa ibilbide bezala antolatu dugunez, bisitaldi gidatuak eskaintzen dira ere.

BEGIRADAK KOMIKIETAN: EMAKUMEEN KOMIKIAK.
Erakusketa hau hiru txokotan banatzen da. Lehena, BEGIRADAK izeneko txokoan SEXISMO eta MISOGINIA terminoen artean dagoen aldea erakusteko, irakasteko parada sortu nahi dugu, misoginiak emakumeen aurka sortzen dituen aurrejuzku, esteriotipo eta indarkeria azpimarratuz. Emakumeen begiradak islatzeko unea da, ere. Batetik emakumeen begirada sexista, eta gutxiago ezagutzen dena: FEMINISTA.
Bigarrenean, Komikigintza feministaren historia eta gegografia erakutsi nahi dugu, erabat ezezaguna den komikigintz  plazaratuz. Hurbilean, egungo emakumeen komikiaren panoramika laburra egin nahi da. Honetarako egile garrantzitsuenetako istorio laburrak dituzten panel batzuk gehitzen dira. Marjane Satrapi, Claire Bretecher, Debbie Drechsler, Alison Bechdel… 2 minututako bideo musikatuarekin borobiltzen dena.
Hirugarrena, Euskal txokoa litzateke, euskal emakumeen komikigintzaren hainbat izen, lan eta adibidea dakarrena: Amparo Akarregi, Maite Gurrutxaga, Manolita Thunders, Azpi…besteak beste.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAK KOMIKIETAN
Erakusketa hau hiru txokotan banatzen da ere. Lehena, BEGIRADAK izeneko txokoa. Honetan hiru begirada teorizatzen dira: sexista, misoginoa eta feminista.
Bigarrenean, emakumeenganako Indarkeriaren faseak eta motak erakusten dira:  ahozkoa, fisikoa, psikologikoa eta sinbolikoa. Indarkerien krontako komikiak erakusten dira une honetan.
Hirugarrenean, indarkerien aurrean komiki feministikak sortutako irudiak eskeintzen dira eta baita umore feministari buruzko panelak daude ere: Claire Brétecher, Nuria Pompeia, Cat Parrá, Roberta Gregory…

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *