Gure Ikastaroak

euskal_komikigintz__-03begiradak

EMAKUMEAK ETA EUSKAL KOMIKIGINTZA

Ikastaro honen bitartez euskal emakume komikigileen izenak, lanak eta ekarpenak berresturatu edota plazaratu nahi ditugu euskal komikigintzaren historian izan duten benetazko papera eta garrantzia ezagututa, sortzen ari garen komiki-kanonean egon daitezen.

Skolastikak proposatzen dituen mintegi guztietan bezalaxe emakumeen egotearen alde biak landuko dira: emakumeak objetu (pertsonaiak) eta emakumeak subjetu direnean (egileak)

euskallitindarkeriak

EMAKUMEAK ETA EUSKAL LITERATURA

(Edo objektu literariotik subjektu literariora doan bide luzea…)

XXI mende arte itxaron behar izan dugu euskal emakumeok gure literaturan dagozkigun lekua eta garrantzia lortzen hasteko. Hasiera bat baino ez da, izan ere 2012koa da euskal kanon barruan sartzeko lehengo parada Arantza Urretabizkaia eta Zergaitik, Panpox? liburuaren bitartez.

Oro har, emakumeok ez dugu gure iragan urruneko ezta hurbileko lan literarioa ezagutzen, baina zorionez egunean inoiz baino egile, izenburu eta lan gehiago dago, lau idazle-belaunaldi lanean baitaude. Ikastaro honetan zehar euskal emakumeok objektu literariotik subjektu literario izatera daraman bidea arakatu nahi dugu euskal literatura hobeto irakurtzeko aukera emanez.

litasia_eus-02 litmundu-01

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA

Ikastaro honetan Asia, Afrika eta Ekialde Hurbileko emakumeen gaurko literatura hobeto ezagutzea proposatzen dizuegu. Honetarako, emakumeek sortutako autobiografiak, eleberriak, poesiak… aztertuko ditugu beraien bizipenak, eritziak eta estrategiak jaso eta ulertzeko. Dotea, Ablazioa, Txina berria, Arabiar udaberria eta beste gai askotara hurbilduko gara ere, beraien ahozko literatura, ezezaguna eta harrigarria, ahaztu gabe.

 



Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *