SKOLASTIKA emakumeak elkartzeko gunea da. Emakume sortzaileen lanak ezagutzeaz gain, gure nahiak, irudimena, ideiak eta sormena lantzeko gune bat sortu nahi izan dugu. Honetarako, emakumeen ohiturak edo lanak berreskuratu nahi ditugu; berbaldiak, jostura… Asko ikasiko dugu, jakina, baina –batez ere- elkar ezagutzeko, ondo pasatzeko antolatu ditugu.
HARI ETA ARI ikastaroa ikasi, sortu, hobetu, arropa aldatu eta armairuak birziklatu nahi duten guztioizuzenduta dago; tolesak josi, prakak edo alkandorak aldatu, josturaren eta puntuaren inguruko oinarriak ikasi eta, nola ez, bere proiektua propioa egin nahi duen guztioiere. Guzti hau euskaraz egingo dugu baita gure euskera erreziklatzeko ere.