SKOLASTIKA emakumeok sortu eta sortzen ari garen kultura ezagutzeko gunea da. Afrikan, Asian edo Euskal Herrian; iraganean zein egunean… gure kultura berreskuratzen, aztertzen, ezagutarazten eman ditugu urte luzeak. SKOLASTIKA emakume askoren egitasmoa da. Egitasmo feminista, zabala, sakona, irekia… hazten, aldatzen, borobiltzen gabiltzana. Batetik, Irakasleak gara (literatur kritika feministan arituak diren filologoak), bestetik ikasleak… liburuak, irakurketak, idazleak, ideiak, gogoak konpartitzeko elkartzen garenak.
SKOLASTIKA Literatur zerbitzuak eskaitzen dituen enpresa da. Edozein erakundek, elkartek, liburutegik… emakume eta kultura ardatza dituzten gure hitzaldiak, mintegiak, tailerrak eskatu eta jaso ditzake.
Bestetik, SKOLASTIKA euskal emakumeen literatura eta literatur kritika feminista hobeto ezagutzeko gunea da. Gai hauetan interesa duen guztiei hainbat teoria eta praktika eskeini nahi diegu.
Gure eskolak eta ekitaldi guztiak aberasteko SKOLASTIKA BIBLIOTEKA, emakumeon literaturan berezitua eta egunean bost mila baino liburu gehiago gordetzen duen liburutegia dugu. Emakumeok sortu dugun euskal literatura bada gure altxorra: Bizenta Mogel, Julene Azpeitia, Amaia Lasa, Arantxa Urretabizkaia, Sor Angeles Sorazu, Utarsus, Yolanda Arrieta, Miren Agur Meabe, Katalina Elizegi, Mariasun Landa… eta emakume gehiago DOAN ezagutu, irakurri ahal dira.
C/Berastegi 1. 1º ezk. Dpto. 10
48001.- Bilbo
Tel: 679.366.355
www.facebook.com/skolastikaOK
@skolastikaOK